XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Horrela, Lizardiren poesigintzaren une berezi batetan, Urte giroak ene begian izeneko poema luzea dago.

Urte giroak, alde batetik, lehen aipaturiko inpresionista bikain batentzat gai eta eragingarri indartsu dira.

Lizardik urte-giroak banan-bana marrazten dizkigularik, naturaren mogimenduak gure lurrean obratzen dituen aldakuntza, kolore, usain, forma eta mila fenomenu zoragarriak deskribatzen dizkigu.

Baina, era berean, naturaren baitan obratzen diren urte-giro horiek gizonaren bizitzan obratzen direnen oihartzun eta adibide ditugu.

Orduan, poeta erne jartzen da.

Inguratzen duen edertasun guztiaz jabetu nahirik, bere indar-ahalmen guztiz argi-itzalen ekilibrio deuseztagarri hortaz mintzatzen zaigu.

Haren abotsa oihu bat da.

Batzutan oihu gozo, eztitsu:.